Portu instalazioen erabilerarako Jardunbide Egokien Gida

Zer da EKP

Itsasora noa, eta nire ekintzek esango dute nor naizen.

Marinelen atsotitza

EKPren helburua Euskadiko portuak eta itsasoko kirol-instalazioak eta horiek dakartzaten zerbitzuak planifikatzea, kudeatzea, sustatzea eta ustiatzea da.

Euskadiko Kirol Portuak (EKP) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumen Sailari atxikia, eta EAEko kirol-kai eta portu guztiak kudeatzea du helburu. EKPren ezaugarria da honako printzipio hauetan oinarritutako kudeaketa-sistema bat izatea: kalitate osoa, ingurumen-iraunkortasuna, laneko segurtasuna eta osasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta erantzukizun soziala, aisialdiko nautika gizarteratzea helburu duena, bai eta portuen garapen sozial eta ekonomikoa laguntzea ere.

Molla-Hondarribia, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentziako portuek eta kirol-dartsenek, guztira, ia 4.000 amarraleku dituzte, 6 eta 16 metro bitarteko esloradun ontzientzat, eta 28.000 m3-ko azalera, gutxi gorabehera, ontziak konpontzeko eta negualdia igarotzeko.

EUSKADIKO KIROL PORTUA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da.
HONDARRIBIA, DONOSTIA, ORIO, GETARIA, DEBA, MUTRIKO, LEKEITIO, MUNDAKA, BERMEO, ARMINTZA Y PLENTZIA.
EKPk honako kirol portu hauek kudeatzen ditu: de Molla-Hondarribia, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.
  • Kudeaketaren bikaintasuna

    EKPk kudeaketaren bikaintasuna nabarmendu nahi du. Honako irizpide hauetan oinarritutako kudeaketa-sistema integral batekin: ingurumen-iraunkortasuna, etengabeko hobekuntza, laneko segurtasuna eta osasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta gizarte-erantzukizuna.

  • % 100eko okupazioa

    Gaur egun, EKPk kudeatutako portu guztiak beteta daude.

  • Jarduera gardena

    Kudeaketaren ezaugarri nagusiak hauek dira: jarduera gardena, etengabeko arreta eta arreta pertsonalizatua.

Gizarte-erantzukizuna eta balio-apustua

Erantzukizun soziala kirol-portuek eskaintzen dituzten aukerak herritar guztiei eskaintzera bideratuta dago. Ildo horretatik, esan behar da EKPrentzat oso garrantzitsua dela gure portu guztiak irisgarriak izatea pertsona guztientzat, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten dugula.

EKPk berak kudeatzen dituen portuetan itsas eta kirol-jarduerak antolatzen laguntzen du. Eta laguntza hori ez da ekonomikoa soilik izaten; langileak eta instalazioak dohainik uzten ditu baita ere.

EKPk Eusko Jaurlaritzaren politika turistikoetan parte hartzearen aldeko apustua egin du, eta harreman estuagoak izan nahi ditu toki erakundeekin eta mugaz gaindikoekin, gure portuek itsas eta kirol-turismoa iristeko ate gisa duten potentziala sustatze aldera. Kirol-portuak gure herrialdera sartzeko ate gisa. Kontuan hartu behar da gure portuetan iragaiteko ontzien 2.500 eskalatik gora egiten direla, eta 4.000 ostatu-gau baino gehiago. Hortaz, 10.000 pertsonatik gora sartzen dira gure herrialdera gure kirol-portuetatik. Gainera, egoera horrek goranzko joera duela ikusten da. Frantziako, Ingalaterrako eta Iparraldeko Europako ontziak gure portuetan lehorreratzen dira haien bidaietan.

Kudeaketa-politika

Ziurtagiriak

Elkarteak

  • Foro marítimo vasco

    Euskal Herriko Itsas Foroa

    Euskal Herriko Itsas Foroa 1993an irabazi-asmorik gabe sortutako erakunde bat da eta 1999tik Eusko Jaurlaritzak Kluster gisa onartu du. Euskal Herriko Itsas Foroa enpresek, elkarteek eta erakundeek osatzen dute eta bere zeregina euskal itsas sektoreko enpresen ordezkaritza, defentsa, sendotzea, sustapena eta lehiakortasunaren hobekuntza dira.

  • Euskaquitaine

    APPA

    2008. urtetik APPA (Atlantikoko Itsas eta Kirol Portuen Elkartea) elkarteko kideak gara, harremanak ezartzeko eta gure bezeroentzako zerbitzu-politikak garatzeko elkarrekin.

  • Passeport Escales

    Passeport Escales

    Passseport Escale nabigatzileaen GIDA da. Britainia Haundiko ekialdeko kostaldetik Italiara bitartean, Frantzia eta Espainiar kostaldeak zeharkatuz, bisitariak hartzeko prest dauden ia ehun portu biltzen ditu. Passeport en printzipioa erraza da: zeharkaldia egitera atera baino lehen abisatzen badiguzu, geldialdia egiten duzun portuetan gaua igarotzea oparituko zaizu.

  • North Marinas

    North Marinas

    Euskadi, Cantabria, Asturias eta Galiziako kirol portuen sare bat da; NAVEGA EL CAMINO-SAIL THE WAY ekimena ahalbidetu eta bultzatzen duena.

Harpidetu gure buletinean eta albiste garrantzitsuenak jasoko dituzu