Pribatutasun politika
Pribatutasun-politika honen helburua EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k datu pertsonalak tratatzeari buruzko informazioa eskaintzea da, interesdunek dituzten eskubideak deskribatzearekin batera, Datuak Babesteko Araudi Orokorrak (DBAO) xedatutakoarekin bat.
Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. (IFK: A-95122057) da ondoren aipatuko diren datuak tratatzez arduraduna.Berarekin harremanetan jartzeko, hurrengo kanalak erabil daitezke:
- Postaz: Adriano VI, 20 – 1.a P.K.: 01008 – Gasteiz (Araba)
- Hurrengo posta elektronikoaren helbidez: lopd@ekpsa.eus
Xedeak, oinarri juridikoak eta hartzaileak deskribatzea
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Tratamenduari buruzko Jardueren Erregistroa du, bera arduraduna izanez gero, eta horretan tratamenduaren helburuak, legeztatzen dioten oinarri juridikoak eta DBAOk 30. artikuluan aurrez ikusitako gainerako elementuak zehazten dira.Ondoren, webgune honen bidez egindako tratamenduak eta erabiltzaile, hornitzaile eta gainerako eragileekin zerikusia duten bestelakoak aipatuko dira, bere zeregina betetzeko harremanak mantentzen badira:
- Erabiltzaileak, helburua amarratze-plazen erabilera emakidak, itxarote-zerrendak, fakturazioa eta tasen diru-bilketa kudeatzea, baita portuko zerbitzuak kudeatzea eta likidatzea ere izanez gero.Tratamendua interes publikoari edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiltzeari begira egindako zeregina betetzeak eta kontratu-harremana egikaritzeak legeztatzen du.
Bidezkoa denean, datuak administrazio eskudunei, bere egikaritze-helburuetarako esklusiboki zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileei, kobrantzak kudeatzeko banku-erakundeei eta segurtasun-arazoak direla-eta Ertzaintzari jakinaraziko zaizkie.
- Hautagaiak, helburua langileak hautatzeko prozesuak kudeatzea izanez gero; horiek konpainian lan egiteko kandidaturak aurkezten dituzten pertsonen baimenean legeztatuko dira. Hirugarrenei ez zaizkie datuak jakinaraziko, legezko eskakizuna izan ezik.
- Hornitzaileak, helburua kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketa izanez gero.Legeztatzen duten oinarri juridikoak kontratu edo kontratu aurreko harremana egikaritzea, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.ren legezko eskakizunak eta interesak betetzea dira. Hala, pertsona juridikoei zerbitzuak eskaintzen dizkieten pertsona fisikoen harremanetarako datuak eta beren funtzioa tratatuko dira, banako enpresaburuen edota lanbide liberalen datuez gain.
Bidezkoa denean, datuak administrazio eskudunei, bere egikaritze-helburuetarako esklusiboki zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileei eta ordainketak kudeatzeko banku-erakundeei jakinaraziko zaizkie.
- Kanpoko langileak, helburua enpresa-jarduerak koordinatzearen arloan eskakizunak betetzea izanez gero. Halakoetan, oinarri juridikoa legezko eskakizunak betetzea da. Datuak gure marinel-zerbitzuetako edo kalitatearen sistema mantentzeko hornitzaileei jakinaraziko zaizkie, esklusiboki egikaritze-xedeetarako.
- Komunikazioa eta marketina, kontsultak, informazio-eskeak, kexak eta erreklamazioak kudeatu eta arreta eskaintzeko, web orriko erabiltzailearen gunera atzipena errazteko, interneten nahiz sare sozialetan irudiak eta berriak argitaratzeko eta ekitaldiak babesteko.Oinarri juridikoak interesdunaren baimena eta zuzeneko marketinaren helburuz EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. enpresaren legezko interesa dira.
Datuak zerbitzu horiek ematen dizkiguten hornitzaileekin partekatu ahal izango dira eta esklusiboki egikaritze-xederako erabiliko dira. Halaber, sare sozialen hornitzaileei helaraziko zaizkie, informazioa argitaratu eta zabaltzeko.
- Bideozaintza, helburua pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna zaintzea izanez gero, interes publikoak bultzatuta gauzatutako zeregina betetzeko.
Datuak segurtasun-enpresarekin eta bideozaintza-sistema mantentzen duenarekin, baita arau-hausteak edo delituak egiaztatu behar direnean, administrazio- eta lege-agintaritza aginpidedunekin ere partekatuko dira.
- Kontratazioa kudeatzea, helburua kontratazio publikoaren prozedura fase guztietan (egikaritzea, aldaketak, luzapenak, epeak edo prezioa aldatzea, azken zenbatekoa eta azkentzea barne) kudeatzea izanez gero. Halaber, adjudikazio-prozedurari uko egitea, ez adjudikatzea edo kontratua egitea eta kontratistari egotz dakizkiokeen edo suntsiaraztea eragin duten gorabeheren inguruan erabakiko dute.
Datuak legezko interesdunei, ogasun publikoari eta zerga-administrazio eskudunari jakinarazi ahal izango zaizkie.
- Portuko mugimenduak, helburua iragaten ari diren amarratze-plazen erabiltzaileak kudeatu eta kontrolatzea izanez gero, lege-eskakizunak betetzeko. Datuak bere egikaritze-helburuetarako esklusiboki zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileei eta horiek behar dituzten agintaritza eskudunei jakinaraziko zaizkie.
- Gardentasuna, informazio publikoa lortzeko eskaerak kudeatu eta erakundearen informazioa argitaratu behar badira, publizitate aktiboari buruzko printzipioaren babesean. Datuak erakundeko web atariaren erabiltzaileentzat eta informazio publikoaren eskatzaileentzat eskuragarriak izango dira.
Behar bezala justifikatu ostean, interesdunak Tratamenduari buruzko Jardueren Erregistroa zehatzago ezagutu behar badu, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. erakundean eska dezake 1. atalean identifikatutako edozein kanalez baliaturik.
Datuen nazioarteko eskualdaketak
Bideoak, irudiak eta bestelako datu pertsonalak sare sozialetan argitaratzeari dagokionez, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Facebook Inc. enpresaren zerbitzuak erabiltzen ditu. Aipatu erakundeak bere egoitza Estatu Batuetan du eta EU-US Privacy Shield akordioa sinatua du. Beraz, konpainiaren jarduerak zabaltzeko sare sozialetan datuak argitaratzea datuen nazioarteko eskualdaketa da eta Europar Batzordearen moldapen-erabakiak babesten du, Datuak Babesteko Araudi Orokorrak (DBAO) xedatutakoarekin bat.
Datuak kontserbatzea
Tratamendu bakoitzean datuak zehaztutako harremanak mantentzen diren bitartean gordeko dira eta, gero, legez aplikagarriak diren epeetan eta helburua betetzeko, baita helburuaren eta datuak tratatzearen ondorioz izan daitezkeen erantzukizunak zehazteko ere beharrezkoa den denboran.Bakarrik tratamendu bakoitzerako behar diren datuak eskatuko dira.
Eskubideak erabiltzea
1. atalean identifikatutako edozein kanal erabiliz idazki baten bitartez datu pertsonalen interesdunak edo titularrak hurrengo eskubideak erabil ditzake araudiak aurrez ikusitako egoera eta baldintzatan:
- Atzipen-eskubidea: datuak tratatzen ari al diren jakiteko.
- Zuzentze-eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
- Deuseztapen-eskubidea: tratatzeari uzteko, besteak beste, bildutako helburuak bete daitezen, behar ez badira.
- Kontra egitearen eskubidea: egoera zehatzetan tratatzeari uzteko.
- Tratamendua mugatzearen eskubidea: kasu zehatzetan tratamenduaren irismena mugatzeko, baina kontserbatzen direla ziurtatuta.
- Datuak eramatearen eskubidea: aurretiaz eskuratutako datuak jaso edo hirugarrenari bidaltzea eskatzeko.
- Aldez aurretik emandako baimena edozein unetan indargabetzeko eskubidea.
- Eskubideak baliarazteko kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa formulatzearen eskubidea.
Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko du.
Pribatutasun-politika eguneratzea
Datuak babesteko politikaren edukia egokitu ahal izango da, izan daitezkeen legedi-aldaketetara eta kontrol-agintaritzak emandako irizpide nahiz ikuspegietara egokitu behar bada.
Pribatutasun-politika azkenekoz 2019ko ekainaren 24an eguneratu zen.