La Gallarda izenez ezaguna. Bere historiaren hasieran merkataritza portua izan zen, gero arrantza gehitu zitzaion, eta gaur egun kirol edo aisialdi-untzientzako da. Gaminizeko badian aingura bota ezin daitekeenez, itsasadar barrua izan da eta da babes-toki bakarra, gaur egun kirol-untziz beterik dagoena, herria bizitegi-eremu bilakatu denez gero.
Itsasadarra barruan kokatzen da portua, eta Ha bateko azalera du. Bertan 149 untzientzako tokia dago, pantalanetan atrakaturik, beti beterik dagola. Sarrerako kanaleko sakontasuna 1,5 m ingurukoa da.
Mapa hauen bidez, portuak eskaintzen dituen zerbitzuak aurkitu ahalko dituzu