Itzuli berrien zerrendara
2024-05-02 Lekeitioko portua

IRAGARKIA, EUSKADIKO KIROL PORTUAK ERAKUNDEKO ZUZENDARIARENA, ZEINAREN BIDEZ PUBLIKOTASUNA EMATEN BAITZAIO EUSKADIKO KIROL PORTUAK ERAKUNDEKO ZUZENDARIAREN 2024KO APIRILAREN 19KO EBAZPENARI, LEKEITIOKO PORTUAREN BARRUAN ZENBAIT AMARRALEKUTAN, PARKEKO PANT

Iragarki hau argitaratzen da, idazpuruan aipatutako ebazpenaren bigarren ebazpen-zatian aurreikusitakoa betez, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin.

 

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ebazpenaren testu osoa eta eranskina eskuragai daudela Lekeitioko Euskadiko Kirol Portuak erakundearen bulegoetan (Txatxo Kaia z/g) eta Euskadiko Kirol Portuak erakundearen webgunean: www.ekpsa.eus

 

Hori argitara ematen da eraginpean egon daitezkeen interesdunek horren berri izan dezaten. Era berean, hilabeteko epea ematen da, jakinarazpen pertsonala egin eta iragarkia EHAAn eta portuko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritziz gero, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean. Horretarako, PACAPen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten diren legezko edozein bide erabili ahal izango dira.