Itzuli berrien zerrendara
2023-04-24 Getariako portua

EGUZKI PANELAK GETARIAKO PORTUAN


EKPk eguzki panelak instalatu zituen Getariako kapitaintza-eraikinaren gainean 2022ko azaroan. Instalatu aurreko azterlanean % 15eko batez besteko autokontsumoa aurreikusi zen, neguko hilabete ilunenen ondoren, energiaren ekoizpena gero eta handiagoa dela ikusten da, apirilean % 18koa izanik. Datu aipagarri gisa, eguzkiaren puntako orduetan eguzki-energiaren ekoizpena portuko instalazioen kontsumoa baino handiagoa dela ikusi da. EKPk 3.516,24 euroko dirulaguntza jaso du autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programatik, energia berriztagarrien iturriekin, bai eta sistema termiko berriztagarrien ezarpenari ere bizitegi-sektorean, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - NextGenerationEU