Itzuli berrien zerrendara
2020-05-14

“Hondarribiako zubi-garabiaren hobi berria eraikitzeko lanak amaitu dira.

“Hainbat hilabetetan lan zail batzuk egin ondoren, amaituta dago Hondarribiko portuan garabi zubiarekin ontziak altxatzeko eta uretaratzeko hobi berria. Hobi berri honekin nabarmen hobetzen dira maniobra horiek egiteko segurtasun eta irisgarritasun baldintzak. Bere zabalera handiaz gain, hobi berriak ontzietatik lurrera segurtasun baldintza hobeetan sartzeko sistema bat du, eragiketa hori erraztuz.

Gainera, hobi horrek, lehendik dagoenaren osagarri, Hondarribiko portuko zubi-garabiaren ahalmena handitzeko aukera emango du; eta, orain, bi instalazio izango ditu ontziak altxatu eta uretaratzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu erabiltzaileei obra honek iraun duen bitartean jasan dituzten eragozpenak eta mugak ulertu eta horien aurrean pazientzia izateagaitik. Izan ere, uste dugu lan hori guztiz beharrezkoa zela, orain arte, hobi bakarra zen ak tamaina handiagoko zenbait ontzirentzat zituen mugak eta arriskuak ikusita.