Itzuli berrien zerrendara
2020-03-26

COVID-19: Tasen fakturazioari buruzko neurriak.

Covid-19ak sortutako aparteko egoerak zailtasuna ekarri diezaieke erabiltzaileei, zerga obligazio batzuk betetzean. Hori kontuan hartuta, gomendagarria dela uste izan dugu zenbait ordainketa betebehar betetzeko aurreikusita genituen epeak malgutzea. Ondorioz, 2020ko lehen seihilabeteko portu tasen kitapena eta kobraketarako aurreikusita genituen epe edo datak eten eta gainbegiratzea erabaki dugu.

Neurri hau epe jakin baterako proposatzen da, betiere dagozkion bide legalak erabiliz portu tasei dagozkien neurriak aztertu eta, hala badagokio, neurriok hartzen diren bitartean.

Data berriak eta haun kitapena eta kobraketarako ezartzen diren baldintzak aldez aurretik jakinaraziko zaizkizue.

Adeitasunez.

Zuzendaritza.