Itzuli berrien zerrendara
2018-10-23

Irekita dago ‘UPV/EHU Itsasoan’, ekitaldiak publikoa urperatuko du ozeanoan

UPV/EHUk antolatuta, Zientzia Astearen aurretiko aktibitate horren barruan, itsas biologia, kutsadurak itsasoko bizitzan eragiten dituen ondorioak, itsas energia berriztagarriak eta nabigazioa ezagutuko dira

Zientzia Astearen aurretiko hiru asteetan, gaurtik azaroaren 4ra arte, hain zuzen ere, itsasoa sartuko da Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo). Antolatutako hainbat jardueraren bitartez, itsas biologiari, kutsadurak itsasoko bizitzan eragiten dituen ondorioei, itsas energia berriztagarriei eta nabigazioari buruzko askotariko alderdiak deskubritu ahal izango dira modu interaktibo, dibertigarri eta bisual batean.

Baleen eskeletoak, itsas animalia handien erreprodukzioak, tamaina errealean eginak, itsas energia berriztagarrietarako hainbat gailuren maketak, eskalan eginak, edo nabigazio simulatzaile bat ikusgai egongo dira Bizkaia Aretoan. Tailerrak eta jolasak ere egingo dira itsas bizitzaren eta kutsadurak eragiten dituen arazoak ezagutzeko. Plater nagusien artean Saltillora, UPV/EHUko ontzi-eskola, bisita gidatuak izango dira, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan porturatuta egongo da.

Halaber, Yago Torre-Encisok, BiMEP Biscay Marine Energy Platform-eko zuzendariak,; Mikel Becerro Garciak, (CEAB) Blaneseko ikerketa aurreratuen zentroko zuzendariordeak eta Unai Basurkok, Pakearen zuzendariak, hitzaldi bana eskainiko dituzte.

‘UPV/EHU itsasoan’ ekitaldia lagundu dute hauek: EVE, Euskaltel, BBK, Iberdrola, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa eta Bilbao 700 Fundazioa.

Zehazkiago, ‘UPV/EHU Itsasoan’-en aktibitate hauek egongo dira:

 

Erakusketa

UPV/EHUko Bizkaia Aretoko lehen solairuan erakusketa bat dago, eta han ikusgai izango dituzue itsas animalia handien erreprodukzioak, tamaina errealean eginak, itsas energia berriztagarrietarako hainbat gailuren maketak, eskalan eginak, nabigazio simulatzaile bat… eta askoz gauza gehiago.
Ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 8:00-20:00
-Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
-Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00

 

7 itsasoen ginkana

UPV/EHUko Bizkaia Aretotik atera eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoraino joanez, edo alderantziz, Abandoibarra pasealekuan zehar (800m) sakabanatuta dauden 7 probak aurkitu eta gainditu beharko dira Horretarako, nabigazio egunkaria jaso beharko da bi egoitzetako batean, eta ondoren entregatu. Proba guztiak gainditzeko gai direnak sari ugariren zozketa batean sartuko dira!
Ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 8:00-20:00
-Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
-Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00

 

Saltillorako bisitak

UPV/EHUren jabetzako antzinako belaontzi hau, gaur egun, batik bat ontzi-eskola gisa erabiltzen dute Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek. Bada, belaontzia Bilboko Itsas Museoko pantalanean egongo da porturatuta; han, Mikel Lejarza irakasle eta kapitainaren eta eskolako ikasleen eskutik, bisita gidatu bat egin ahal izango da ontziaren barnealdera, eta haren ekipamenduari eta itsasontziko bizimoduari buruzko oinarrizko nozioak ikasi. Erabateko esperientzia!
Bisiten ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 18:00-19:00
-Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
-Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00

Bisitak 30 lagunentzat izango dira eta 25 minutu iraungo dute. Sarrera librea izango da leku kopurua bete arte.

Tailerrak

Asteburuetan, 10 urtetik gorako gazteek, baita haien familiek ere, doako tailerrak egin ahal izango dira UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta Bilboko Itsas Museoan, askotariko gaiak lantzeko, hala nola ilustrazio zientifikoa eta itsasoen kutsadura.


Ordutegia: urriaren 20 eta 27a eta azaroaren 4a.

Bilboko Itsas Museoa: 11:30 (eus) eta 17:00 (gazt). “Itsasoak garbi zeudela amets egin dut” tailerra. 10 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Erreserbatzeko, deitu 946085512 zenbakira.

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU: 11:00 (eus). “Itsasoa marrazten” tailerra. 10 urtetik gorako haurrentzat. Erreserbatzeko, deitu 946 017 666 zenbakira.

Taldeak 25 lagunekoak izango dira, eta tailer bakoitzak 2 ordu iraungo du.

 

Hitzaldi zikloa

Urriaren 16an, 19:00etan: “Nuevos retos energéticos: la energía de las olas” Yago Torre-Enciso, Biscay Marine Energy Platform-eko  zuzendaria, BiMEP
Urriaren 23an, 19:00etan: “La salud de los océanos, nuestro soporte vital en riesgo” Mikel Becerro Garcia, Blaneseko ikerketa aurreratuen zentroko zuzendari ordea (CEAB)
Urriaren 30ean, 19:00etan: “Expedición Antártica Pakez”. Unai Basurko, Pakearen zuzendaria

Hitzaldi guztiak UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango dira eta 19:00ean hasiko dira. Sarrera librea izango da leku kopurua bete arte.

 

Horrez gain, doako bisita gidatuak antolatu dira ikastetxeentzat. Horien helburua itsas biologiaren, kutsadurak itsasoko bizitzan eragiten dituen ondorioen, itsas energia berriztagarrien eta nabigazioaren funtsezko ezagutzak era ludiko eta bisual batean zabaltzea da. Urriaren 16tik azaroaren 2ra, astelehenetik ostiralera, ordutegi hauetan antolatu dira: 9:15, 9:45, 10:45 y 12:00etan. Oraindik plaza libre batzuk geratzen dira,  inskripzioak egin ahal dira ehuitsasoan.otri@ehu.eusemail bidez.

Informazioa guztia hemen: zientzia-astea.eus